XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
11 Eraberritze-aldia ta mundu berriak ebanjelizatzea Loiolako Inazio. Xabier`ko Franzisko eta Igokundeko Martin Doneak LOIOLAKO INAZIO DONEALoiolako Jatorri-etxean amairu senideen arteko txikiena zan Iñigo edo Eneko.
Aundizki-etxekoa zanez etorkizun argitsua opa zion sendiak, naiz Gaztelerriko Erregeen jauregiko serbitzuan, naiz gudalburutan.
Ortarako gertutzera bidali zuten Arevalo`ra errege-mutil izaten ikas zezan eta gero Iruña`ra Naparroa`ko errege-ordearen odoleko aolkari izan zedin.
Gudalburutzari dagokionez, ezagunak dira Najera ekintzak (1520) eta Iruña`ko borroka.
Ain juxtu ere Iruña`n gertatu zitzaion bere bizitzako aldaketaren asiera: kanpotikxaxatuta euskaldunen arteko gudal-borrokan ari zala, zauriturik gertatu zan bizia galtzeko zoriraiño.
Loiolara bere jaiotetxera eraman zuten eta sendatu-bitarte luzean, beste irakurgairik ez euki-ta, Jesusen eta santuen bizitzak irakurri zituan.
Irakurtzen zuan bitartean galdera sakon au egitera eragin zion Jainkoaren deiak:
Biotz oneko eta bulartsu zanez, Jesukristori serbitsua egiteko erarik egokiena erromes apal eta penitentzi-gille biurtzea izango zala iruditu zitzaion.
Esan eta egin, bereala artu zuan Jerusalena joateko erabakia, sinismenaren etsaien eskutan bere bizia emateko irrikaz.
Arantzazu, Montserrat eta Manresan izango dira Iñigoren bizitzan iru une oso garrantzizkoak.
Lur Santuak ikusten izan ondoren Barzelona`ra itzulirik apaiz izateko bideari eldu zion gogo biziz eta erabaki sendoz.
Ikasketa luze sakonei ekin zien, 33 urte zitualarik ekin ere, latiña, filosofia eta teologia ikasi artean jarraitzeko.
Alcalan, Salamancan eta batez ere Paris`en burutu zituan ikasketak.
Paris`en asi zan adiskide-talde bat bere inguruan biltzen, aiei otoitz egitea erakusten, elkarrekin anaidi bat egiteraiño.
Ala Montmatre elizan elkarturik iru zin egin zituzten: beartsutasuna, garbitasuna eta Lur Santuak ezagutzera joatea.
Ala sortu zan
Lanik aundiena eliz-berritzeko ekiñaldian Aita Santuari laguntza leiala emanez egin zuan Inaziok bere Lagundiaren bidez.